Igandean ospatuko da Urduñako Mendi Lasterketaren 5.edizioa. Aurtengo zitak, estatu osoko 500 korrikalari ekarriko ditu hirira.
Euskadiko Koparen parte da lasterketa eta finala Urduñan egingo dute. Bost lasterketa egin eta gero Urduñan lehiatuko dira korrikalariak Kopako txapela lortzeko.
Kirolari esanguratsuen artean Oihana Kortazar, Asier Larruzea, Lorena Campomar, Imanol Goñi, Ainara Urrutia, Lorena Guinaldo edota Jon Durana egongo dira. Aipatutakoak dira Koparen sailkapen nagusian lehen postuak okupatzen dituztenak 33km-tako lasterketan. Gizonezkoen artean gainera, iazko podiuma lortu zuten 3 korrikalarik ere parte hartuko dute; Javi Goitia, Julio Salazar eta Kepa Vallejo.
Lasterketa herrikoia ere Kopako finala izango da kategoria txikiagoetan. Hala nola, kadete, gazte eta juniorrentzat.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten parte hartze handia dute, lasterketa guztien izen emateak bete baitituzte eta baita itxarote zerrendak ere. Azaldu digutenez “korrikalarientzako disfrutatzeko ibilbide bat sortu dugu, baina baita hirian eguna igarotzeko giroa ere”.
Lasterketak Gorobel Mendilerrotik igarotzen dira. Ikusleek hainbat toki interesgarri dituzte lasterketa ikusi ahal izateko, hala nola Pico Fraileko igoera, Txolope, Bedarbide… La Txozako anoa gunea izango da jende gehien biltzen dituen tokiak. Izan ere, bertan errelebo aldaketa egiteaz gain, kotxez iritzi eta aparkatzeko tokia baitago.
Hiru lasterketa ezberdin
33km-tako lasterketa da nagusiena eta bertan egongo dira aurrez aipatutako kirolariak. Korrikalariek 1.750metrotako desnibel positiboa izango dute egiteko goizeko 9:30etatik aurrera. Lasterketa hori erreleboka egitea izango da beste aukeretako bat. 40 bikotek hartuko dute parte modalitate; horretan batak, 17 km egin beharko ditu eta besteak, aldiz 16. Goizeko 10:00 etan ordea, lasterketa herrikoiari emango diote hasiera, 14km-tako ibilbide batekin eta 550 metreoko desnibel positiboatekin.