Ainara Urrutiak eta Ander Amonarrizek jantzi zituzten VI.Urduñako Mendi Lasterketaren Txapelak

Igandean ospatu zuten Urduñako Mendi Lasterketaren VI. edizioa eta Ainara Urrutia eta Amder Amonarriz izan ziren 33km lasterketako irabazleak.

Goizeko 9:30tan eman zioten hasiera lasterketa luzerari. Gizonezkoen artean, Hernanitik etorritako gaztea, Ander Amonarriz izan zen helmuga lehena gurutzatu zuena, erlojua 2 ordu 55 minutu eta 32 segundutan geldiaraziz. Guztiontzako sorpresa bat izan zela esan zuten antolatzaileek eta baita korrikalari bera ere “30 kilometrotako lasterketa bat egiten dudan lehen aldia izan da, ez nuen horrelakorik espero eta gainera asko gustatu zait eta asko difrutatu dut. Primerakoa izan da”.  Ondoren  Borja Fernandez  Kantabriarra eta Martin Diezek osatu zuten podiuma.

Emakumezkoen artean, ordea, Ainara Urrutia izan zen azkarrena 3:28:26ko denbora eginaz. Bere aurreko urteko errekorra gainditzeko 4 minutura besterik ez zen geratu, baina bere hitzetan oso pozik geratu zen egindakoarekin “Gaur egondako lokatzarekin oso gertu geratu naiz iazko errekorretik, oso pozik nago eta izugarri disfrutatu dut lasterketarekin”. Podiuma Zutoia Odriozola eta Isel Ortegak osatu zuten. 

Erreleboetako modalitatean, aurten antolatzileek, sarien banaketa aldatzea erabaki zuten. Emakumeen presentziari garrantzia eman nahian 4 sari banatu zituzten igandean: gizozkoiei, errelebo mistoei, emakumeezkoei eta Urduñakoei. Gainera, 55 errelebo izan zituzten, aurreko urtean baino gehiago. 

Gizonezkoetan irabazitakoak Eneko Corral eta Borja Gomez izan ziren. Errelebo mistoetan ordea, Garazi Abasolo eta Jokin Iruretagoiena. Emakumezkoetan Miren Bastida eta Leire Orbegozo eta Urduñakoen artean, ordea, Asier Altube eta Ruben de Andres izan ziren txapeldunak. 

14 kilometrotako lasterketan ere giro ezin hobea

Ordu erdi beranduago, 10:00etan atera ziren lasterketa herrikoiko korrikalariak.  Unai Fernandez Eibartarra izan zen azkarrena 1:01:31ko denbora eginez. Jarraian, Jon Durana eta Aitor Errartek gurutzatu zuten helmuga. 

Emakumezkoetan aldiz, Maialen Loyo izan zen txapelduna ordu 1,  17 minutu eta 49 seguntako denbora eginez.  Maite Urteaga helmugaratu zen minutu batera eta segundu gutxira Lola Oiarzabal. Oso berdindutako lasterketa izan zen, lehenengo hiru emakumeak oso gertu sartu baitziren bata bestearekiko.

14km

Unai Fernandez Maguregi (Eibar) 1:01:31

Jon Durana Basoa 1:03:06

Aitor Errarte Gamiz (Gasteiz)1:04:15

Maialen loyo menoyo  (Ametzaga)1:17:49

Maite Urteaga sorazu (Zumaia) 1:18:45

Lola Oiarzabal (Gasteiz) 1:18:57

33km

Ander Amonarriz Zubiondo (Hernani) 2:55:32

Borja Fernandez Fernandez (Tanos, Cantabria)2:58:30

Martin Diez Virto (segura) 3:01:21

Ainara Urrutia Yurrebaso (Aretxabaleta) 3:28:26

Zutoia Odriozola Urkiza (Elorrio) 4:03:56

Isel Ortega Martin (laudio) 4:08:26

Erreleboak

Eneko Corral eta Borja Gomez:  Balmaseda 3:03:21

Garazi Abasolo eta Jokin Iruretagoiena (Gellao): 3:15:44

Miren Bastida eta Leire Orbegozo (Azpeitia): 3:59:13

Asier Altube eta Ruben de Andres: Lupardika 4:13:28

UMM

Argazki lehiaketa

2023ko azaroaren 12an Gualdetxu mbtt taldeak Urduñako Mendi Lasterketaren 6.Edizioa ospatuko dugu.Aurten berritasun batekin gatoz, lasterketa egunean argazki lehiaketa bat abian jarriko dugu.Argazkiak ateratzea gustatzen

UMM

Urduñako Mendi Lasterketa sentimenduen jai bilakatua

Goizeko 6:00rak, iluntasuna eta isiltasuna, besterik ez hirian, baina urteko egunik berezienari hasiera eman genion ordua. Boluntario taldea alde batetik bestera Foru Plaza atontzen. Dena

Scroll al inicio